Euskaldunaren nekeak

Euskaldun gisa akitua naiz nere burua beti justifikatu behar izatea, baita euskararen arnasgune izan behar liratezkeen tokietan euskararen tokia zaintzeko ardura beti nik izatea. Normala dea?

  • Oh, zu, denborarekin, euskararen zaindari ofiziala bilakatu zira! Besteek ardura ez badute hartzen, ez dutelako menturaz beharra ikusten… edo… zuk osoki betetzen duzulako ardura hori?
  • Euskararen ARNASGUNEA… Jendeak ba ote daki zer den? Euskarazko oxigeno burbuila bat, oasi bat, gune seguru bat… Zeinetan lasaiki euskaraz egiten ahal dugun, eta euskaldun sentitzen ahal giren.
  • Batzuetan, kolektiboki zentzua galtzen dugu, zergatik euskaraz egiteko espazioak beharrezkoak zaizkigun, arlo guzietan. Izan gune geografikoak (herriak, auzoak…), fisikoak (saltegiak, zerbitzuak…), izan gertakariak (bertso saioak, bestak…), edo hitzordu erregularrak (yoga klasea, kirol trebaketa…).
  • Horietan gira berriz arrapunpatzen, sendotzen eta loratzen, euskaraz bizitzeko. Horretaz kontziente garenok, guti izanik ere eta batzuetan akituak izanik ere, jendarte mailako ardura partekatu gisa landuko bagenu? Ingurumena, genero berdintasuna… bezalako gai sozialen gisa?

Beste aholkuak

Aholkua partekatu

ON! ezagutu

Zure txokoa

Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipiscing elit. Ut elit tellus, luctus nec ullamcorper mattis, pulvinar dapibus leo.

Euskara

This site is registered on wpml.org as a development site. Switch to a production site key to remove this banner.