- Segur zirea ez duzuela elgar konprenitzen? Denboran, artzain bizkaitarrek eta xiberotarrek elgar konprenitzen zuten, euskaraz, Ameriketan… Eta kontent ziren euskaraz mintzatzeaz, etxetik hain urrun! Eginen duzue bai zerbait, zuek ere!
- Etxeko euskara atxik, biziki aberatsa da, eta aberasgarria: eskolan ikasten duenari hiztegia aberastuko diozu, eta mintzatzeko molde naturalagoak ere erakutsiko.
- Eskolan ikasten den euskara biziki lagungarri da leitzeko, ixkiriatzeko, Euskal Telebista edo Hegoaldeko euskaldunak osoki konprenitzeko.
- Hori baita jokoan, azkenean: eguneroko ahal bezainbat eremu euskaraz bizitzea eta goxatzea! Hor duzue elgar atxemanen, eta hizkuntza bera mintzatuko!