Baionako
Egoitza
San Andres eta Patxa plazen artean kokatzen den 100m²ko espazio ideki eta partekatua da.
Euskararen hirugarren-toki bezala funtzionatzen du, erabilera eta helburu desberdinak uztartuz.
1
Euskalgintzaren beharrei egokitutako lan eremua.
2
Euskararen munduetara sartzeko ate bat, karrikari idekia.
3
Eragileen artean lankidetza, mutualizazioa, esperimentazioa, sorkuntza…
Baionako zentro historikoan
12 bulego nomada
14 pertsonentzako bilkura gela
Sukalde ekipatua
Kafe & Tea eskainia
Prentsa & Liburutegia
Atsedenaldi espazioa
Erreprografia
Wifi
Pantaila
Idekitze ordutegi zabala
Erabiltzaile puntuala
Urtean egoitza 4-6 aldiz okupatuko duenak, urririk erabiltzen ahalko du baina aukera guttiagorekin.
Erabiltzaile erregularra
Urtean egoitza 6 aldiz baino gehiago okupatuko duenak, prezio apalean erabiltzen ahalko du baina aukera guttiagorekin.
Erabiltzaile jarraikia
Urtean egoitzaren erabiltzaile lehenetsia izanen du eta bere aktibitatearen erakusleiho gisa ere erabiltzen ahalko du.