Lehen hitzak euskaraz

Ez zait naturala egiten (eta batzuetan akigarria da ere) ezezagunekin euskaraz hastea. Gomendiorik?

  • Egia da akigarri izan daitekeela: neke horrek ESTRES LINGUISTIKOA izena du. Euskaldunok bederen bi hizkuntza ditugu, eta ingurumenak ez bagaitu gomitatzen, ezezagunekin zailagoa da euskaraz hastea.
  • Parekoak nola erreakzionatuko ote duen, eta tripa korapilatzen zaigu: orduan, inkas frantsesez hasten gira. Eta usu berantegi da: ohartu orduko ezezagun hura euskalduna zela, adio errana diogu!
  • Euskaraz egiteko aukerak biderkatzeko, inkas euskaraz hasiko bagina? Zer arriskatzen dugu?
  • Parekoak euskara ulertzea? Bikain, ez diogu galdegin euskaraz egitea: ulertzen bagaitu, guk eginen diogu gogotik euskaraz! Eta menturaz hura ere, itzulian, menturatuko da…
  • “Pardon, je ne parle pas basque” bat entzutea? Ondotik heldu den elkarrizketa laburra bada (kafea edo ogia manatzea bezala), merezi du euskaraz segitzeak, uste baino gehiago ulertzen duela erakusteko!
  • “En FRANCAIS!” bezalako erantzun txar bat? Isiltasun bat markatuz, bere postura desegokia dela azpimarratzen diogu, eta ez gaituela goxoki uzten. Tematzen bada, libro dugu hortik lekutzea, ahal badugu zerbitzu bera toki goxoagoan aurkitzeko!
  • Ororen buru, ezezagunekin euskaraz hasteak laguntzen du gure hizkuntza karriketan eta plazetan izaten, eta jendea horri usarazten!

Beste aholkuak

Aholkua partekatu

ON! ezagutu

Zure txokoa

Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipiscing elit. Ut elit tellus, luctus nec ullamcorper mattis, pulvinar dapibus leo.

Euskara

This site is registered on wpml.org as a development site. Switch to a production site key to remove this banner.