Nor . Nori . Nork
(eta beste galdera batzuk…)
“ON!” euskararekiko sentsibilizazio dispositibo baten izena da. Elkarren osagarri diren ekintza eta tresnak barnebiltzen ditu:
Webgune erreferente bat
Paperezko argitalpenak
Publikoari idekitako egoitza
Terrenoko erakusmahaiak
Jendarteak eraldaketa sakonak bizi dituen garaiotan, ON! proiektuak euskararen inguruan dinamika iraunkorra piztea eta sendotzea du xede. Pedagogia, elkarlana, bitartekaritza, enpatia eta harreman zuzena ditu ardatz.
Nork?
Euskararen biziberritzean engaiatutako elkarteek eta instituzio publikoek elkarlanean obratzen dute dispositibo hori, Euskararen Erakunde Publikoa eta ON! Piztu euskara(z) elkartearen gidaritzapean.
Marka partekatu gisa funtzionatzen du. Zuk ere parte hartu eta erabili nahi baduzu, gurekin harremanetan sartu.
Nori?
Euskararekin harreman zuzena duten pertsonei baliabide konkretuak eskaintzea du xede, bakoitzaren behar espezifikoetan oinarrituz:
Euskaraz ikasten duten haurren gurasoak
Euskara ikasten ari diren helduak
Euskaraz bizi nahi duten euskaldunak
Euskarari buruz jakinmina duten erdaldunak
Zer?
Webgune horretan eduki andana atzemanen duzu: liburuxkak, aholkuak, agenda, lekukotasunak, bideoak, hiztegiak, errepertorioa, podkastak…
Zure kezka, behar, gogo edo interesen arabera sortu eta bildu ditugu. Hilabete guziz eduki berriak gehituko ditugu, urratsez urrats euskararekin dugun harremana indartzeko.
Euskararekin duzun harremana pizturik atxikitzeko, eman izena gure berri papera errezibitzeko (hiru hilabetean behin, eduki berrien bilduma pertsonalizatua bidaliko dizugu).
Nola?
Nahi duzun gisara nabigatzen ahal duzu atal desberdinetan zehar:
- Bilatzen duzun edukiaren arabera: agenda kontsultatu, ipuin bat entzun, bideo tutorial bat begiratu…
- edo zure profilaren arabera: kasu horretan, zure txokoan eduki multzo pertsonalizatu bat proposatua izanen zaizu.
Kontutan hartzeko argibideak:
- Sare sozialetan eduki berezituak atzemanen dituzu: Facebook . Instagram . LinkedIn
- Hizkuntza bakoitzean edukiak desberdinki lantzen ditugu: euskaraz irakurtzeko gai bazira, hala egitea aholkatzen dizugu.
- Lapurdi, Baxe Nafarroa eta Xiberoan egingo ditugu lehen urratsak: baina euskararen herria bere osotasunean ardatz eta inspirazio iturri hartuz.
Eta zuk?!
Tresna hori kolektiboa eta parte hartzailea izatea nahi dugu. Zure ekarpenei esker hobetuko dugu.
Pausatu zure galderak, proposatu eragile berri bat aurkitegian, bidali zure gomendioak, elikatu gure agenda, partekatu gure edukiak, ezagutarazi proiektua…
ON! Pizten duten eragileak
Instituzio publikoak






Helduen euskalduntzea


Hezkuntza






Lehen haurtzaroa

Aisialdiak

Erabilera






Euskara elkarteak






Hedapena






Zeharkakoak





